XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Europako Kontseiluak 1922an Eskualde mailako edota gutxiagotuen hizkuntzei buruzko Karta Europarra onartu berri du, nahiz eta oraindik ere Estatu batzuek sinatu ez, Frantzia ere barne.

- 1990 eta 1991n Europako Segurtasun Konferentziak gutxiengoen babesari buruzko neurriak hartu ditu, Kopenhagen, Parisen eta Moskun.

Bilera horietan Estatu europarrek lehengo Ekialdeko Estatuak aintzatetsi ditzaten, azken horiei zenbait betekizun eskatzen zaizkie, horien artean Ekialdeko Estatuen barnean bizirik dirauten herri eta hizkuntza gutxituak babestea.

- Europar Batasunak, berriz, 1992an Maastricht-en sinatutako Hitzarmeneko 128. artikuluan Estatuetako kultur ugaritasun nazional eta etnikoa bultzatzearen alde agertzen da.

Ildo horri jarraituz Europako Parlamentuak onartu zuen 1994an Killilea Txostena.

Beraz, nazioarte mailan perspektiba berriak zabaltzen zaizkie herri eta hizkuntza gutxituei.

Nazioarteko baliabide berri horiek, gure ustez, Euskal Herriari eta euskarari hain zuzen ere, ezar dakizkieke, euskarak ofizialtasunik ez duen eremu administratiboetan behinik-behin, alegia Nafarroako zonalde ez euskaldunean eta Estatu Frantsesean.

39. Euskararen erabilpena gai juridikoetan

Euskara juridikoaren normalizazio prozesuan eragin gehien izan duen gertaera euskararen ofizialtasuna izan da dudarik gabe.

Euskal Herriko administrazioetan euskara sartzeak aurreko urteetatik zetorren euskararen modernizazio prozesuarekin bat egin du gure gaurko gizartean.

Jakin aldizkariak urtero argitaratzen duen euskal bibliografiazko azterlanari begiratuz gero, honakoa ageri zaigu: 1977an lau liburu juridiko argitaratu ziren, 1978an bi, 1979 eta 1980an batere ez, 1981ean bat, 1982an bi, 1983an bost, 1984an lau... eta produkzioa ugalduz joan da.

Horietako gehienak legeen, kodeen, hitzarmenen edo erakunde ezberdinetako araudien itzulpenak dira.

EHU-UPV-ko Zuzenbide Fakultatea bere irakaskuntza programetan euskara sartzen aitzindari izan zen.

1984an, bestalde, UZEIk Zuzenbide hiztegia argitaratu zuen eta urte berean euskarak Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko ateak zeharkatu zituen euskarazko lehen gaia Deustuko Zuzenbideko irakaskuntza programetan ezarriz; UEUko ikastaroetan Zuzenbide Saila azken hogei urteetan zehar gorpuzten joan da.

Zuzenbide munduko zenbait profesional ere euskaraz aritzen saiatzen dira.

Baina euskara juridikoa, oraindik orain, urrun dago benetako normalizaziotik.

Batzuetan baldintza soziolinguistikoek eraginda, (...)